ULMA abantailak
Gure materiala: hormigoi polimeroa
Testura, forma eta tamaina pertsonalizatzeko aukerak
Modeloen bidez fabrikatzeak diseinatzeko askatasun handia ematen du. Piezak proiektu bakoitzaren premietara eta arkitektoaren irizpideetara egokitzeko aukera ematen du. Piezen arintasunari esker, estetika arkitektonikoaren kontzeptu berri bat sortzen da eraikinen fatxadetarako.
Informazio gehiago aurrefabrikatu arkitektonikoetarako hormigoi polimeroari buruz
Zalantza guztiak argituko dizkizugu
Nolako portaera du gure materialak
Hormigoi polimeroari buruz jakin behar duzun guztia azaltzen dizugu; karbonatazioaren aurrean nola erreakzionatzen duen, edo poluzioak eta tenperatura aldaketek nola eragiten dioten, besteak beste.
Código Técnico de la Edificación
ULMA Architectural Solutions enpresan Eraikingintzaren Kode Teknikoa betetzeko konpromisoa hartu dugu. Horregatik, horma txapelen bi modelo berri garatu ditugu: MACT eta MBCT; 14, 25 eta 30 zentimetroko zabaleratan.
Beti zure zerbitzura
Gure bezeroei arreta eta zerbitzu onena emateaz arduratzen gara. Sare komertzial propioa dugu, zuzenean obran arreta pertsonalizaturik onena eskaini ahal izateko. Bestalde, gure I+G saila merkatuak eskatzen dituen produktu berriak garatzeaz arduratzen da.