Erlaitz eta pieza bereziak, Boiroko (Galizia) 200 etxebizitzako eraikin enblematiko baterako
Higiezinak 30 milioi euroko inbertsioa eragin du, etxadi oso bat okupatzen du, eta 1.800 m2-ko plaza zentral bat dauka.
Boiroko proiektua lankidetzaren adibide bikaina da: hasi ideia pentsatzen den unetik, eta fiskalizatu arte, arkitektura estudioaren, sustatzailearen, eraikitzailearen eta industria enpresaren artean, soluzio partikularizatuak eskaintzeko asmoz. Horri guztiari “Aldibereko Ingeniaritza” esaten zaio.
Horretarako, proiektuaz arduratu zen Amancio Losada arkitektoa, Argo Estudiokoa, gure departamentu teknikoarekin jarri zen harremanetan, proiektuarentzako irtenbiderik onena bilatzeko. Irakurri leikezu arkitektuari egin genion elkarrizketa hemen.
Proboin Sustatzailearen helburua zen etxebizitza ugari eraikitzea: diseinu aldetik bereziak, baina aldi berean, ingurunearekin bat egingo zutenak.
Diseinatu diren pieza berezien artean, nabarmentzekoa da erlaitz handi bat, eraikin osoa inguratu eta errematatzen duena, indar handia emanez.
Erlaitz txikiagoak ere egin dira, bai eta leiho azpadurak, pilastra handiak eta leiho isurki bereziak ere, zeintzuek dotorezia eta berezitasuna gehitzen dioten eraikinari.
MATERIALAREN GARRANTZIA
Hormigoi polimeroaren propietateak eta material horrek bezeroaren diseinu zein fabrikazio premietara egokitzeko dituen aukerak erabakigarriak izan ziren gure enpresa aukeratzeko.
Hormigoi polimeroak akabera laua dauka, eta ia ezereza den ur xurgapenaren indizea. Horri esker, fluidoak berehala irtenarazten dira, eta, hartara, materialak gehiago iraungo duela bermatzen da. Ezaugarri hori, jakina, ezinbestekoa da proiekturako, eraikina gune heze eta gazitasun maila handikoan baitago kokatuta.