Eraldaketa sinesgaitza Sitgeseko hotelik handienetakoan

“Lehenagoko” irudiak harritu egingo zaitu
Eraldaketa sinesgaitza Sitgeseko hotelik handienetakoan

Sitgeseko Terramar hotel historikoa 30. hamarkadan eraiki zen Belle Epoqueko jatorrizko egiturarekin.

Garai hartan, bidaiatzea pribilegiatuenen esku zegoenean, Terramar aberatsentzako hotel esklusiboa zen.

Establezimendua, lorategi handiekin eta glamour handiko egongelekin, garai hartako dotorezia eta fintasunari zegokiona zen. 

Baina 60. hamarkadan, soldaten igoerak, lanaldiaren murrizketak eta autoaren etorrerak familia askoren ametsa egia bihurtzen dute: oporrak itsaso ondoan igarotzea.

Bidaiatzea poltsiko guztien eskura jartzen hasi zen, eta boom turistikoa iritsi zen.

Kostaldea inbaditu zuen masa turismoari erantzuteko, hotela handitu eta eraberritu egin zen, eraikin erraldoi bat bihurtu zen, ezagutezina aurreko diseinuarekin alderatuz gero.

Hau da garai hartan zuen itxura.

Eta horrela geratu da azkeneko eraberritzearen ondoren.

A zer aldaketa, ezta?

Azkeneko birgaitze integral honetan, Isern arkitektura estudioak hotela itxuraldatu du, XXI mendera egokituz, eta  beste garai batzuetako dotorezia eta distira itzuli dizkio.

Horretarako, gure horma txapelak aukeratu dituzte, terrazetako hormen gainean jarrita ikusi ditzakezunak.

“ULMA erreferentea da produktuaren moldakortasunarengatik. Polimero hormigoiaren moldagarritasunari esker soluzio erraz batekin ia edozein elementu konpondu dezakezu.”

Daniel Isern, proiektuaren egilea izan den arkitektoak azaldu digu 20 urte baino gehiago daramatzala gure aurrefabrikatuak erabiltzen, batez ere eraberritze lanetan: “ULMA erreferentea da produktuaren moldakortasunarengatik. Polimero hormigoiaren moldagarritasunari esker soluzio erraz batekin ia edozein elementu konpondu dezakezu.”

Terramar hoteleko kasu zehatz honetarako Danielek horma txapel estandar bat aukeratu du.

“Kasu honetan produktu estandar bat aukeratu dugu obra makotu batetarako, primerako kalitate-prezio erlazioarekin. Piezaren kolore zuria oso ondo doa monokaparekin eta horrela lortu dugu eraikinak hondartzan ainguratuta dagoen itsasontzi zuri bat itxuratzea. Horrez gain, duen profil diskretua azpimarratuko nuke eta horma txapela ukitzean duen edertasuna eta leuntasuna. Akaberako mailarako testura ezin hobea da.”

Horma txapelak terrazetako hormen gainean

Horma txapel horiek erremate pieza gisa balio dute horma iragazpenetatik babesteko. Baina, gainera, arkitekturako joera berrietara egokitzen den akabera estetikoa lortzen dute.

Zalantzaren bat baduzu, jarri gurekin harremanetan inprimaki hau beteta eta gustura artatuko zaitugu

Terramar hotela hondartzako lehen lerroan dagoenez, materialen kalitateak garrantzi handia zuen, ingurune gazietan errazago hondatzen direlako.

Horregatik, Daniel Isern arkitektoak eta bere taldeak ULMA horma txapelak aukeratu zituzten proiekturako, iraunkortasun handia bermatzen dutenak egiteko erabiltzen den materialagatik: polimero hormigoia.

Daniel Isern arkitektoaren hitzetan “etorkizunean patologiarik izango ez duela bermatuko zigun sistema bat behar genuen. Itsaso aurrean beste edozein materialek arazoak emango zizkiguten”.

Guztira, 1900 metro lineal MB22 horma txapel hornitu dira eta 130 metro lineal L22 leiho-isurki.

Eskatu informazioa/aurrekontu bat

Katalogoak

Aurrefabrikatuen Dossierra

Aurrefabrikatuen Dossierra

Deskargatu
Aurrefabrikatuen Liburuxka

Aurrefabrikatuen Liburuxka

Deskargatu