Gandia hondartzako Bonaire eraikina birgaitzea
Guztiok ditugu bizitzako etapa eta testuinguru batzuetan inspiratu gaituzten erreferenteak. Gure helburuekin lerrokatutako bideak erakusten dizkiguten gidak dira.
Duela denbora bat, Jordi Garcia Miragall Bonaire Eraikinaren birgaitzeaz arduratzen den arkitektoarekin hizketan, esan zigun berarentzat erreferente den arkitekto bati esker ULMA eta bere aurrefabrikatu pertsonalizatuak ezagutu zituela.
2000ko hamarkadaren hasieran, Santa Maria eraikina zaharberritu zen. Ignacio Lafuente Niñok, proiektuaren arduradunak, eraikineko terrazen aurrealdeak aldatu behar zituen, karbonatazioak eta kresalaren eraginez hondatuta zeuden eta. Proiektu hartan terrazen forma biribildua modu pertsonalizatuan erreproduzitzeko gaitasuna izan zen Jordi G. Miragall harritu zuena. Horregatik eskatu dio ULMAri Bonaire Eraikina birgaitzen laguntzeko.
Bonaire, hondartzako lehen lerroa
Gure aurrefabrikatu pertsonalizatuei buruz gehiago jakin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
Ingurune gazia eta giroko hezetasuna dira hondartzako lehen lerroan dauden fatxaden narriaduraren arrazoi ohikoenak. Itsasora begira dagoen eraikin lerromakur ikusgarri hau itsustuta zegoen, igarotako denboraren eta itsasoaren korrosioaren ondorioz. Rafael Rivera arkitektoak 70eko hamarkadan diseinatu zuen, eta bere jatorrizko forjatuak, metro bateko zabalerakoak, aldatu behar ziren aurrefabrikatu batzuekin, lehendik zeudenen L forma berdinarekin. Hori bai, orain giro gaziekiko erresistentea den material batekin eginak izango dira, Stoneo erabiliko da. Ia iragazgaitza denez, ura ez da piezetan sartzen, eta, horri esker, piezak giro korrosiboenetan ere erresistenteak eta iraunkorrak dira.
Birgaitze proiektua bi fasetan gauzatu zen, eta fatxada nagusiko lesioetan, pitzaduretan eta aurreko errehabilitazio partzial batean sortutako pitzaduretan jardunez. Ordezkatu beharreko piezek neurri handiak zituzten. Metro bateko zabalera zuten, eta 70 cm-ko hegala beherantz; hau da, piezak ez ziren errazak manipulatzen. Beraz, prozesua sinplifikatzeko, aurrealdeen zabalera X cm-ra egokitu zen (datua falta zait).
Irudiak baino hoberik ez dago ikusteko ULMAren Stoneo piezekin egindako birgaikuntzak proiektu honi eman dion nabarmentasuna. Harrigarria da.
Aurpegia garbitzea baino zerbait gehiago da. Jantzi sendo eta iraunkorra da, urte askoan estetikari eutsiko diona.
Lakatzea eta J-Max juntura: ahalik eta mantentze lan gutxien egiteko
ULMAn proiektuetan sar daitezkeen hainbat aukera eskaintzen ditugu, eraikin orok behar dituen mantentze lanak sinplifikatzeko eta minimizatzeko. Alde batetik, piezak lakatzeko aukera dugu, are erresistenteagoak izan daitezen, batez ere eguzkiaren zuzeneko inpaktuarekiko. Igarotako denborak denean uzten du arrastoa; hori dela-eta, tratamendu hau ULMAko piezei are iraunkortasun handiagoa emateko eskaintzen da.
Eskaintzen duen beste aukeretako bat J-Max Juntura da, piezak elkartzen diren puntuetan sortzen diren hezetasunetarako irtenbide iraultzailea. Horrekin, aurrefabrikatuen instalazioan beharrezkoak diren dilatazio junturen artean iragazten den euri ura kanporantz hustea lortzen da. Piezen artean drainatze kanal txiki bat jartzea bezala da.
Bi aukerak birgaitze lan honetan erabili dira.
Deskargatu prefabrikatuen txostena
ULMAren aurrefabrikatu pertsonalizatuen abantailak
- Pertsonalizazioa. Eraikin bat birgaitzeko dauden piezak erreplika daitezke.
- Erresistentzia. Stoneoz fabrikatuta daude, ia batere urik xurgatzen ez duen material batekin, alegia; horregatik, ia iragazgaitzak dira.
- Ez dago oxidaziorik. Piezek barruan armadurarik ez daramatenez, karbonatazioa saihesten da.
- Korrosioaren aurkakoa. Giro gaziekiko eta poluzioa dagoen inguruneekiko oso erresistenteak dira.
- Manipulatzen erraza. Piezak hormigoi tradizionalez edo harri naturalez egindakoak baino arinagoak dira.
- Iraunkortasuna. Junturak babestu daitezke J-Max junturarekin, zahartze hobea izan dezaten.
- Fidagarritasuna eta esperientzia. 30 urte baino gehiago aurrefabrikatuekin birgaitzen.
Mantentze errazeko eta iraupen luzeko elementuak izateak lasaitasun handia ematen du. Birgaitzeak eraikina eguneratzeko eta babesteko balio izan du, haren bizitza baliagarria luzatzeko, eta bere arkitektura modernizatu ere egin da, bere onerako, eraikin zaharraren izaera mediterraneoa bermatu baita.
Duela urte batzuk egiteko gai izan ginenagatik aukeratu gaituztela jakiteak harro sentiarazten gaitu.
FITXA TEKNIKOA
- PROIEKTUA: BONAIRE ERAIKINA, Passeig Marítim Neptú, Gandia
- ARKITEKTOEN EKIPOA: MIRAGALL + ROMAGUERA
- KONTRATISTA: Construcciones BAÑULS
- ULMA PIEZA: FORJAZKO AURREALDE PERTSONALIZATUAK L FORMAN
- AMAIERA: 2023
- ARGAZKILARIA: Josema Cutillas