Horma txapel eta leiho isurki estandarrak eta bereziak Bilbo erdialdean
Bilboko Autonomia kalea hiriko hiribiderik zentrikoenetakoa eta garrantzitsuenetakoa da.
Olabarri eraikuntza enpresak 20 etxebizitzako eraikin berri bat eraiki du kale horretan. Arkitektura modernoa, kurbatura ikusgarriak eta egungo diseinua dauka eraikinak. Balkoien kolore zuriak eraikina nabarmentzen du.
Baina itxura ez da dena. Etxebizitzen eraikin batean, akaberen kalitea funtsezkoa da.
Eta Bilboko eguraldi euritsua ondo jasateko, piezak segituan hondatu gabe, oso garrantzitsua da fatxadek material erresistentea edukitzea.
Horregatik, Construcciones Olabarri enpresak ULMA Architectural Solutionsen horma txapelak eta leiho isurkiak aukeratu ditu.
Polimero hormigoiz fabrikatuta daude, gainazal lauak sortzen uzten duen eta ura kanporatzea errazten duen materiala baita, estankotasuna bermatuta.
Gainera, bere ur xurgapenaren indizea ia zero da, eta horrek bermatzen du piezak iragazgaitzak izatea eta, beraz, denborarekin ez hondatzea.
Material ez porotsua denez, zikinkeria ere ez du xurgatzen eta, beraz, ezin hobea da trafiko handiko hiriguneetan jartzeko, esaterako kale honetan, non kutsadura fatxadak mantentzeko arazo bat baita.
Proiekturen bat esku artean baduzu eta proiekturako horma txapel, leiho isurki edo fatxadarako aurrefabrikatutako piezaren bat behar baduzu, jarri gurekin harremanetan hemen
Polimero hormigoia, halaber, oso moldagarria da. Horri esker, estandarrak izan ohi diren piezen neurria edo angeluak egokitu daitezke, proiektu bakoitzarekin primeran bat etortzeko.
Lan honetan, modelo eta neurri bat baino gehiagoko terraza irteerako atalase, horma txapel eta leihio isurki estandarrak hornitu dira, zuzenak eta kurboak. Eta eraikin honen ezaugarri paregabea diren kurbatura berezietara egokitzeko, MA modeloko horma txapelak eta Y modeloko leiho isurkiak ere fabrikatu dira, erradio bereziarekin, obraren premietarako irtenbide pertsonalizatua eskainiz.