Nola luzatu fatxaden bizitza kostaldeko eremuetan
Kostaldea, itsasoa, kresal usaina eta udako egun (eta gau) luzeen oroitzapen hori.
Ezin dut ekidin opor haiek gogoratzea; itsasertzean astebete pasatzeko autoa goraino betetzen genuen; eguzkitakoa, maletak, hondartzako hozkailua, koltxoneta... sekulako abentura barrualdekoentzat.
Izugarri gustatzen zitzaidan, eta oraindik ere ilusioa egiten dit.
Amorrua ematen didan gauza bakarra da kresala gorputz osoan itsasten zaizula, baita aurpegian ere, eta egun osoan gorputzetik kendu ezinik zaudela.
Eta uste dut eraikinei ere gauza bera gertatzen zaiela. Ezin dut haiekin hitz egin, baina zer gertatzen zaien ikusten dut.
Itsasertzean dauden fatxadak barrualdeko eraikinak baino errazago hondatzen dira, kresalaren korrosioaren ondorioz. Eta kostaldeko eguraldi txarraren oso eraginpean ere egoten dira.
Horregatik, urte osoan hondartzako lehen lerroan bizi diren bizilagunek badakite oso garrantzitsua dela fatxadetarako kalitatezko materialak eta akaberak aukeratzea.
Egia esan, mantentze errazeko eta iraupen luzeko elementuak izateak lasaitasun handia ematen du (itsasertzekoa izan zein barnealdekoa izan).
Porotsua ez den eta kostaldeko eguraldi txarra ondo jasaten duen materiala polimero hormigoia da.
Eta ez dugu hori esaten esate hutsagatik.
ULMAko materialen I+G departamentuak EN14617 araua oinarri hartuta egiten ditu iraunkortasuneko saiakuntzak eta probak, materiala osatzen duen agregakinen nahasketa onena izan dadin beti.
Ikusi adibide hau; apartamentuen eraikin bat da Gandian, Valentzian, eta material horrekin aurrefabrikatutako piezak aukeratu dituzte eraikina birgaitzeko.
Fatxadaren jatorrizko forjatu fronteak egoera txarrean zeuden, eta erortzeko arriskua zuten; beraz, ordeztu egin behar zirela erabaki zen. Izan ere, 40 urte ez dira alferrik pasatzen.
Birgaikuntzarako aurrefabrikatu arkitektonikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, hemen jarri zaitezke gurekin harremanetan.
Bizilagunek birgaikuntza behin betikoa eta iraunkorra izatea nahi zuten, eta erresistentzia handiko piezak behar zituzten, gazitasunaren aurrean portaera ona duten piezak.
Lehen esan dugun bezala, polimero hormigoia material ez porotsua da. Horri esker, kresala ez da piezetan sartzen eta ez du ainguraketa herdoiltzen. Horrek esan nahi du fatxadari lotzeko hagaxkak egoera onean mantentzen direla denbora gehiagoz, piezei iraunkortasun handiagoa emanez.
Gainera, material horrekin pieza arinak eta sekzio eta pisu txikiagokoak sortu daitezke, errazago garraiatzeko eta obran errazago muntatzeko. Eta instalatzen errazak dira.
Instalazio fasean zalantzaren bat sortuz gero, gure teknikariek aholkularitza emango dizute azken pieza muntatu arte.
Oraingo honetan, forjazko 300 fronte baino gehiago hornitu dira, kolore zurian.
FITXA TEKNIKOA:
- SUSTATZAILEA: Casa del Mar erakineko jabekideen erkidegoa
- ERAIKITZAILEA-BIRGAITZAILEA: EXNOVA REHABILITACIÓN GANDIA S.L.
- ARKITEKTOA: Fuster Arquitectos SL, FERRAN FUSTER arkitektoa
- AZALERA: 1,30 m-ko 328 pieza
- PIEZA, KOLOREA: FFL36, Kolore zuria
- AMAIERA DATA: 2020ko apirila-maiatza
- KOKALEKUA: Neptuno pasealekua 63, 46730, Gandiako hondartza