Balkoirako pieza berezia Valladolideko fatxada ezagun batean
ULMA Architectural Solutionsek pieza berezi aurrefabrikatua sortu du Valladolideko Tempo eraikin ezagunaren balkoi-hegal estrukturalerako. Konplexutasun handiko pieza da duen neurri eta pisuagatik, eta horrek ahalbidetu dio balkoia forjatuari eustea eta, horrenbestez, jatorrizko barandarekin jarraitzea.
Balkoia birgaitzeko, Alvaro Finat arkitekto proiektugileak soluzio bat behar zuen bai maila estrukturalean bai akabera mailan eraikinaren balkoien birgaitze lanak konpontzea ahalbidetuko lieketenak. Saihestu egin nahi zuen piezak ordura arte izandako egitura metaliko modukoa edukitzea, eta espero zuen ez zela beharrezkoa izango inolako zoladurarik egitea, saihestu egin nahi zuelako zoladura fatxadarekin elkartzea, eta bereziki berreskuratu nahi zuen eta balkoira bermatu behar zuen errejekin elkartzea.
Alvaro Finat berak esan digunez, “ohikoa da ikuspegi estetiko batetik gaizki egindako edo konpondutako balkoiak ikustea, baina batez ere izozkortasun arazoak erakusten dituzten piezekin (mozterakoan behar bezala tratatu gabeko aldeak agerian gelditzen dira), zeinak mantenimendu bat egitea behar duten. ULMAren soluzioak ahalbidetzen zigun zeuden hormigoi forjaketari eta egiturari jarraipena ematea, berreskuratu beharreko zerrajeriari eustea eta gure arazo guztientzat soluzio integrala izatea”.
Hormigoi polimeroa, pieza konpontzeko gakoa
Hormigoi polimeroaren propietateek posible egin dute armadurarik gabeko pieza aurrefabrikatua sortzea, eta saihestu egin dute enkofratuarekin in situ fabrikatzea. Horrela balkoi osoa hornitu da eskulaneko kostuak aurreztuz, eta forjatuari lotu eta jatorrizko barandari torlojutu zaio.
“ Hormigoi polimerotik akabera, iraunkortasuna eta moldakortasuna gustatu zaigu, imajinatu ezin genituen piezak egin ahal izan ditugu”
Álvaro Finat, arkitekto proiektugilea.
Ezarpena
Piezaren neurri eta pisu handia dela-eta, konplexutasuna ezarpenean zetzan. Arkitekto proiektugileak esan digunez, “ezarpena ez zen erraza izan, baina pieza ezi hobe diseinatu eta aztertua zegoen fabrikazio prozesuan, eta horrek bideragarria eta agerikoa egin zuen lanaren egikaritzea, bere konplexutasuna izan arren”.
Fitxa teknikoa:
- Sustatzailea: C.B. Promoción Edificio Tempo (ondasun erkidegoa da)
- Eraikuntza enpresa: Ferrovial Agroman SA
- Arkitektoa: Alvaro Finat Urgel (laguntzaileak Emilio Lezcano - Raúl Menéndez)
- Azalera: 2700 m2
- Kokapena: Claudio Moyano kalea, Santiago kalea 27 bueltarekin, Valladolid